ENPRESA

Labe-Lan SL familia-enpresa da. Izendapen horrekin 1986an sortu zen, baina bere jatorria 1960an dauka. Urte hartan, Juan Araña Goñi material erregogorraren arloan lanean hasi zen, labeak eta lurrun-galdarak estaltzen eta adreiluzko tximinia ugari eraikitzen.

Esperientzia zabal hori guztia bere semeei, Adrián, Ramón, Inazio eta Aitorri transmititu zien, eta haiekin batera Labe-Lan sortu zuen.

Image

Labelan gai izan da hazteko, hobetzeko eta aldaketei egokitzeko, betiere bere bezeroen beharrizanak betetzeko helburuarekin, eta gaur egun korporazio-irudi berriarekin heltzen da, baina fundatzaileen legatuari eutsiz. Merkatuan duen posizio ezaguna sendotu egiten du bere ezagutza teknikoari, profesionaltasunari, konfiantzari, efikaziari eta konpromisoari esker.

"Etorkizuna aurresateko modurik onena, etorkizuna bera sortzea da

Peter Drucker