Skip to main content
  • LABELAN

ENPRESA

Labe-Lan SL familia-enpresa da. Izendapen horrekin 1986an sortu zen, baina bere jatorria 1960an dauka. Urte hartan, Juan Araña Goñi material erregogorraren arloan lanean hasi zen, labeak eta lurrun-galdarak estaltzen eta adreiluzko tximinia ugari eraikitzen.

Esperientzia zabal hori guztia bere semeei, Adrián, Ramón, Inazio eta Aitorri transmititu zien, eta haiekin batera Labe-Lan sortu zuen.

LABELAN logo

Labelan gai izan da hazteko, hobetzeko eta aldaketei egokitzeko, betiere bere bezeroen beharrizanak betetzeko helburuarekin, eta gaur egun korporazio-irudi berriarekin heltzen da, baina fundatzaileen legatuari eutsiz. Merkatuan duen posizio ezaguna sendotu egiten du bere ezagutza teknikoari, profesionaltasunari, konfiantzari, efikaziari eta konpromisoari esker.

2017. urtean belaunaldi aldaketaren lehen hurratsak gauzatu ziren, Aitorrek enpresa bere gain hartu zuenean, eta aldaketa garrantzitsuak ezartzen hasi zen Labelanen etorkizuna sektoreko aitzindari bezala finkotzeko.

Gaur egun Labelan labe industrialen mantengu eta konponketan espezializatzen da, batez ere Euskal Herriko enpresekin lanean, baina baita Espainian zehar eta Frantzia hegoaldean ere.

"Etorkizuna aurresateko modurik onena, etorkizuna bera sortzea da"

Peter Drucker

LABELAN
LABELAN
LABELAN
Logo LABELAN
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.