GIZARTE EKINTZA

DYA
Enpresa txikia da, baina bere inguruko komunitatearekin lankidetzan aritu da beti; hala, eskuzabaltasunez laguntzen du DYAren lanean.


GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA

ORDIZIA RUGBY
Ordizia Rugby Elkartearekin ere lankidetzan aritzen da. Errugbi eskolari laguntza ematen dio, bai eta babesa ere; hala, errugbiarekin hain lotura estua duten balioak –adiskidetasuna, sakrifizioa eta talde-lana– lan-arloari egokitzen saiatzen da.


OXIGENOA EUSKARARI
Gainera, laguntza ematen du euskararen eta mendiaren bategitetik sortutako “Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere” proiektuan. Euskal Herriko 15 gaztek, sherpa etniako 10 gazterekin batera, trekking bat egingo dute Nepalen. Beraiek garatu dute proiektu osoa logistikari, zabalkunde-jarduerei, garapen ekonomikoari eta abarri dagokienez.


CUMBRE VIEJA SUMENDIA - LA PALMA
La Palma irlako Cumbre Vieja sumendiaren eztandaren ondoren, Labelanek laguntza ekonomikoa bidali zuen berreraikitze lanei eta emergentzi egoera horretan zeuden familiei zuzenduta. Hori El Pasoko udaletxearen bitartez kudeatu zen, behar gehienak zituztenei laguntza momentuan banatu zien bakarra izanik.